Fuentes web
Entradas
Comentarios

Aspaldiko partez hemen jartzen dizuet Kelly Clarksonen “I Do Not Hook Up”. Originala ezin det jarri beraz kontzertu txiki hau jartzen dizuet.  Neska honek American Idol irabazi zuen orain dela sei urte eta hau bere laugarren diskoko abestia da, ea gustokoa duzuen.

Kaixo denoi!!!!!!!!! Ia Aste Santuko oporrak, ze ondo ezta? Ondo hasteko irratian lehengon entzun nuen kanta bat jartzen dizuet: Arash feat Rebecca “Suddenly”. Ea gustatzen zaizuen eta ondo igaro opor motz hauek.

Kaixo, gaur aspaldiko partez musika jartzen dizuet. Metro Station-en “Shake it” abestia. Ea gustatzen zaizuen.

Kaixo, hementxe jartzen dizuet Jordin Sparks-en “One step at time” abestia.

Hemen jartzen dizuet Belen Arjona eta Manak kantatutako “Vivir sin aire”, asteburua ondo bukatzeko.

3. mintegirako lana

Hemen jartzen dizuet 3. mintegirako lana.

Sekuentzia Didaktikoa escanear0001

Legorretako eskolan Iratxo Xarmangarriak izeneko fitxak erabiltzen dituzte lana egiteko. Liburuxka bakoitza hiru unitatez osatzen da eta ikasturte osorako hiru liburuxka beharko lituzken arren, gurasoek lehenengo biak erosten dituzte. Hauek ikasturte hasieratik, Aste Santu arte irauten dute. Hortik aurrera, irakasleak sortzen dituen edo beste liburuxketako fitxekin lan egiten dute. Nik praktikak hasi nituenean bigarren liburuxka lantzen hasi ziren eta bertan “Panpina triste dago”, emozioak lantzeko; “Sagua erosketak egiten”, matematikak lantzeko; eta “Elefante jakingura”, ikasten ikasteko unitateak lantzen dituzte. Bertan ere hiru ipuin, familiarentzat informazioa, hiruhileko informazio aldizkaria eta CD bat ekartzen du, azken hau ipuin eta marrazkiz betea.

Aurreko astean hasi ginen bosgarren unitatearekin “Sagua erosketak egiten” izenekoa eta honetan oinarrituko naiz. Bertan identitate eta autonomia pertsonala, inguru fisikoa eta soziala, komunikazioa eta adierazpena lantzen dira.

Identitate eta autonomia pertsonalari dagokionez, lau helburu nagusi ditu:

* Gorputzaren aukera eragileak arakatzea, horiek modu koordinatuan erabiliz eta eguneroko bizitzarako egoera desberdinetara egokituz.

* Norberaren aukeren barruan, familia eta eskola ingurua zaintzearekin loturiko lanetan partaidetza aktiboa izatea.

* Apurka-apurka, higienearekin loturiko ohiturak hartzea.

* Trebetasun eragile konplexuetarako eta tresna txikiak erabiltzeko behar den begien eta eskuen arteko koordinazioa apurka-apurka garatzea.

Edukietan kontutan hartu behar dira jarrerazkoak, prozedurazkoak eta kontzeptuzkoak.

Jarrerazkoak:

  • Higiene ohiturekin interesa eta zaletasuna sortu.
  • Sentimenduak nahiz emozioak adierazteko eta gainontzekoekin partekatzeko interesa suspertu.
  • Norberaren aukerekiko konfiantza eduki.
  • Mugimenduen zehaztasuna hobetzeko ahalegina egin.
  • Ikaskideei laguntza eskaintzearen aldeko jarrera sortu.

Prozedurazkoak:

  • Espazio materialak eta higieneko nahiz garbiketako tresnak ondo eta modu autonomoan erabiltzen hasi.
  • Emozioak eta sentimenduak apurka-apurka erregulatu.
  • Ikaskideekiko eta pertsona helduekiko adiskidetasun sentimenduak adierazi.
  • Begien eta eskuen arteko koordinazio gero eta handiagoa izan.
  • Jarduera eragileetan muskuluen tonua eta postura poliki-poliki egokitu.
  • Gorputzak egoera fisiologikoei dagokienez dituen beharrizanak gero eta hobeto kontrolatu.

Kontzeptuzkoak:

  • Higiene eta garbitasun ohiturak barneratu.
  • Norberaren sentimenduak eta emozioak plazaratu.
  • Gorputzaren oinarrizko beharrizanak ikasi.

Inguru fisikoa eta sozialari dagokienez helburu eta eduki jakin batzuez osatuta dago. Helburua bost urratsez beteta dago:

* Pertsonen lanaren garrantzia baloratzea, horiek egindako lanbide batzuk ezagutuz eta horiekiko interesa eta jakingura garatzea.

* Haurrengan antolaketa sozial batekoak izatearen sentimendua sortzen hastea, bertako zerbitzu batzuk ezagutaraztea.

* Inguru hurbilari erreparatzea (kalea) eta bertako elementu batzuk identifikatzea, baita horien funtzioak eta erabilerak ere; gainera, horiek zaintzearen aldeko jarrerak hartzen joatea.

* Kontsumoarekin loturiko zerbitzu batzuk ezagutzea, inguruan aurkitzeko modukoak, eta horiek gizarterako duten garrantzia egiaztatzea.

* Haurrei bide zirkulazioko arau batzuk errespetatzen eta onartzen irakastea.

Edukiak hiru bloketan banatzen dira.

Jarrerazkoak:

  • Inguru garbien eta kutsadurarik gabekoen balorazioa.
  • Gizarteko bizitzak eskainitako hobarien balorazioa.
  • Profesionalekiko errespetu jarrera landu.
  • Gure lurreko produktu berezi batzuk ezagutzeko interesa izan.

Prozedurazkoak:

  • Inguruko gertakariei eta jazoerei erreparatzea.
  • Material batzuk arakatzea eta manipulatzea.
  • Gauzak bahatzea, manipulatzea eta konparatzea.
  • Haurrengandik hurbil dauden lanbide batzuk identifikatzea.
  • Kalean ikusten diren garraiobide batzuk ezagutzea.
  • Lurreko produktu berezi batzuk zuzenean edo zeharka aztertzeko interesa izan.

Kontzeptuzkoak:

  • Gizarte zerbitzu: Ertzaintza.
  • Ospakizunak: Inauteriak.
  • Bide segurtasuneko oinarrizko arauak.
  • Kontsumoarekin loturiko elementuak eta lekuak: dendak, gauzak.
  • Haurraren hurbileko ingurua: kalea.
  • Garraiobideak; automobila, autobusa, bizikletak…
  • Lurreko produktu berezi batzuk ezagutaraztea.
  • Gure kulturako ohiko pertsonaia batzuk: sukaldaria.

Komunikazioa eta adierazpenari dagokionez helburu eta edukiz osatuta dago.

Helburuak:

* Gauzak eta egoerak deskribatzea; gainera, behaketaren eta esperimentazioaren bidez, horien propietateak eta euren arteko erlazioak aurkitzea.

* Komunikazio aukerak handitzea eta sormena garatzea, adierazpen bide desberdinetako teknikak eta baliabideak erabiliz.

* Ahozko hizkuntza gainontzekoekiko komunikaziorako hizkuntzatzat baloratzea, eta modu gero eta argiagoan eta errazagoan erabiltzea.

* Helduek irakurritako narrazio eta ipuinekiko interesa edukitzea.

Jarrerazko edukiak:

  • Ahozko hizkuntzaren balorazioa, komunikaziorako baliabidetzat.
  • Mezuak bigarren hizkuntzan ulertzearen eta sortzearen aldeko jarrera.
  • Musika entzunaldiekiko jakingura.
  • Plastikaren teknikak ezagutzeko interesa.
  • Gauzak arakatzeko eta konparatzeko zaletasuna.
  • Ahozko tradizioaren barruko adierazpenekiko interesa.

Prozedurazko edukiak:

  • Espazioan gauzekiko duten kokalekua deskribatzea.
  • Gauzak ezaugarrien arabera konparatzea.
  • Collagea formekin eta koloreekin esperimentatzeko erabiltzea.
  • Hiztegi ezaguna ondo erabiltzea eta hiztegi hori zenbait testuingurutan zabaltzea.
  • Irudiak behatzea eta interpretatzea.
  • Irakasleek eta ikaskideek eskolako egoeretan emandako azalpenak ulertzea.
  • Zenbaki seriea gauzak zenbatzeko aplikatzea.
  • Forma karratua identifikatzea eta beste forma batzuetatik bereiztea.
  • Grafikoki adierazitako zenbatekoak konparatzea.
  • Agur esateko gizartean ezarrita dauden moduak ondo erabiltzea.
  • Helduek irakurritako testuak ulertzea.
  • Sekuentziatan dauden irudiak apurka-apurka ulertzea.
  • Pertsonak imitatzea eta adieraztea.
  • Ahozko mezuak bigarren hizkuntzan ulertzea eta sortzea.

Kontzeptuzko edukiak:

  • Ipuinak “Sagua erosketak egiten”, “Sagu tripontzia”.
  • Ahozko hizkuntza eta komunikazio beharrizanak.
  • Agur esateko gizartean ezarrita dauden moduak.
  • Ahozko tradizioko testuak: olerkiak, kantak.
  • Kaleko soinuak.
  • Trazu bertikala eta horizontala.
  • Plastika adierazpenaren teknikak eta materialak.
  • Gauzen eta bildumen arteko erlazioak: loturak.
  • Forma lauak: laukia eta zirkulua.
  • Kokaleku espaziala: goian-behean.
  • Propietateak: luzea-laburra.
  • Kardinalak: 1 eta 2.
  • Gauzen propietateak: kolorea eta neurria.
  • Gorputzaren adierazpen aukerak.

Kontutan eduki behar da, unitate bakoitza girotzen dela leku edo inguru batean eta 5. unitate hau inauterietan oinarritzen da. Nire sekuentzi didaktikoa gai honetan oinarrituko da. Inauteri gaiak bi aste eraman gaitu. Sarrera fase moduan unitateari atxikituta dagoen “Sagua erosketak egiten” ipuina ordenadorean entzun eta ikusi dute ikasleek inauteriak gaiaren aurkezpen gisa. Ariketa hau hamabost minutuz egin dute. Umeei asko gustatzen zaie ordenadorean entzutea, normalki irakasleak kontatzen baitie ipuinak. Honekin batera, unitatean ere datorren inauteriei buruzko musika entzun dute. Musika korruan dauden bitartean landu dute eta astean hiru aldiz egin dute. Esan beharra dago, musikan ere inauteriak landu dituztela txarangaren musika entzunez eta dantzatuz, eta  musika honekiko eta inauteriez duten beraien aurre ezagutzak ateraz.

Garapen fasea bezala, inauteriko maskarak eta burukoak fitxetatik moztu eta nahi duten bezala apaindu dituzte. Hau eguneroko fitxen barruko orduan egin dute eta bi saio erabili dute lan hau egiteko. Honetarako unitateko fitxak, goraziak eta margoak beharrezkoak izan dituzte. Irakasleak ariketa honen bitartez inauteri giroan ikasleei barneratu nahi zien. Ondoren, denak korruan jarrita irakasleak galdetu die ea zertaz mozorrotu behar diren inauterietan, ea Tolosara joango diren edo beste urteetan egon al diren bertan… Beraien aurre ezagutzak kontutan hartzeko eta gaiaren parte izateko, beraz kasu honetan sarrera fasea ere ematen da.

Bi aste horietan, egunero ordu erdi hartuz, haur hezkuntzako gelakide guztiekin aritu gera gimnasioan mozorro egunerako dantza bat prestatzen. Lehenik ume guztiak ilaran jarri eta gero musikarekin dantzatu eta abestu dugu, egunero bi aldiz. Horretarako abestiaren CDa eta hau entzuteko gailua behar izan dugu. Ekintza honen bitartez hausnarketa fasea ematen da haurrek beren burua jadanik kokatzen dutelako inauterietan eta gertuago ikusten dutelako eskolan egiten den mozorroen jaialdia.

Azkenik, ostiral honetan mozorroen jaialdia iritsi da eta ikasleek eguerdian mozorrotuta etorri dira eskolara. Bertan eskola osoa Legorretako kaleetan zehar ibili dira toki jakin batzuetan talde bakoitzak beraiei dagozkien dantza eginez.  Ondoren, eskola osoa plazan bildu da, non guraso elkartekoek denentzat meriendak banatu dituzten. Ikus dezakegu ekoizpen/erabilera fasea eman dela bertan, umeek ikasi eta landu duten dena azken saio honetan garbi ikus baitaiteke.

Faseen gaia alde batera utziz eta fitxen gaiarekin segituz, garrantzitsua da bertan ere planteatzen dela irakurmenaren eta ahozko hizkuntzaren txokoa, jolas sinbolikoen txokoa sortzea. Nire ikastetxean ez dute alderdi hau kontutan asko hartzen, zeren umeek badute dagoeneko jolasteko txokoan bertan azaltzen diren  azpi txokoak: denda txokoa, ile apaindegi txokoa, ibilgailuen txokoa eta eraikuntzen txokoa. Hauetaz aparte, gelan ere sukalde txokoa, puzzle txokoa, ipuin txokoa, ordenadore txokoa eta panpinen txokoa dauzkagu. Esan beharra dago, ikasleek askotan objektu asko ez eduki arren edozer gauzetan jolasten direla, imajinazio handia baitute. Irakurmen eta ahozko hizkuntzaren txokoari dagokienez, irakasleak egunero irakurtzen die haurrei eta askotan gaiari loturiko ipuinak kontatzen dizkie. Egia da ere, noizbehinka, lantzen dituela argazkiak ikasleek ikasteko, ikusteko eta jabetzeko gure inguruan eta munduan dauden hainbat lurralde, jende, ohitura… Unitate bakoitzean oinarrizko gaia landu arren, zeharkako hainbat gai lantzen dira. Kasu honetan, indar gehien duen ikasgaia matematika da. Aldiz, zeharkako gaiak: osasun eta kontsumo hezkuntza, ingurumen hezkuntza, hezkuntza morala eta bake hezkuntza, aukera berdintasunerako hezkuntza eta bide hezkuntza. Zeharkako gai hauetan ikaslea da protagonista aktiboa.

Aipatutako alderdi guzti hauek lantzeko unitatea fitxaz beteta azaltzen zaigu. Kasu honetan hamasei fitxa dira, non egin beharrekoa ongi adierazita datorkion irakasleari bere gida liburuan. Fitxa hauen funtzioa normalki margotzeko edo itsasgarriak itsasteko dira, baina irakasleak noizbehinka goraziekin edo plastilinarekin egiteko lanak sartzen ditu. Horrela ikasleek beraien eskuen motrizitatea lantzen dute. Hasiera batean, fitxa hauek banaka egiteko dira eta guk horrela egiten ditugu, ikasle bakoitzari behar duen denbora emanez inongo mugarik ezarriz. Ala ere, ikasle gehienek azkar asko bukatzen dituzte lanak. Ariketa hauek pixka bat landuz gero, gida liburuan agertzen dira bakoitzari lotuta egin daitezkeen beste hainbat ariketa gehiago. Adibide moduan, unitate honetako ariketa bat azalduko dizuet eta berari buruz gida liburuan azaltzen dena. Bertan denda baten eskaparatea ageri da. Atea dagoen lekuan umeek saguen irudia duen itsasgarria itsatsi behar dute eta dendaren toldoa margotu behar dute era librean. Marrazki honen helburua unitateari dagokion ipuinarekiko interesa sustatzea eta sortzea da. Edukiak honako hauek dira:

  1. Tradizio kulturaleko ahozko testuak: ipuinak.
  2. Helduek kontaturiko ipuinen ulermena ematea.
  3. Ipuinak kontatzeko zaletasuna eta interesa sortzea.

Prestakuntzako ariketak eskatzen du ipuina kontatzea eta ondoren, umeei galdeketa egitea (“Nolakoa zen sagua?”…) beraien ulermenaz jabetzeko. Azkenik, lehen aipatu ditudan beste ariketa batzuk ageri dira eta hauek dira fitxa honi dagozkionak:

  1. Ipuina antzeztea.
  2. Ipuinean agertzen diren animaliak imitatzea.
  3. Sagua janztea: haurrei orban beltza margotuko diegu sudurrean, eta azpian bibotea.

escanear00021

Esan beharra daukat, nire gelan ez direla fitxari atxikituta datozen pauso guzti hauek zehatz-mehatz lantzen. Irakasleak askotan ariketaren egitekoa aldatzen du, ikasleentzat errepikakorra ez dadin izan, edo ariketa aberasten saiatzen da.

Unitateari dagokion hiztegia ere ageri da gida liburuan, non lanbideen izenak, ekintzak eta neurriei, formei dagozkien ezaugarriak ageri diren. Gaiari lotutako hainbat olerki, aho-korapilo eta igarkizunak ere ageri dira. Osagarri moduan, psikomotrizitateko, plastikako eta musikako hainbat ariketa daude bertan. Ariketa hauek ez dira ohikoak eguneroko lanetan, psikomotrizitatea eta musikako ikasgaiak aparte lantzen baitituzte. Hala ere, noizean behin, plastikako ariketak egiten dituzte gelan. Azkenik, familiarentzako informazioa eta ebaluazio irizpideak ageri dira, azken honek hauek kontutan hartzen dituelarik:

  • Begiak eta eskuak gero eta hobeto koordinatzen dituen.
  • Mugimendua eta jarrera egoera desberdinetara gero eta hobeto egokitzen dituen.
  • Higieneko ohituretan gero eta autonomia handiago daukan.
  • Kontsumoarekin loturiko gauza batzuk ezagutzen dituen.
  • Hiri inguruko elementu batzuk ezagutzen dituen.
  • Hurbileko inguruko garraiobide batzuk ezagutzen dituen.
  • Bide segurtasuneko arau batzuk onartzen eta errespetatzen hasi den.
  • Irudi grafiko batzuk interpretatzen dituen.
  • Mezuak bigarren hizkuntzan ulertzearen eta sortzearen aldeko jarrera daukan.
  • Ahozko mezuak bigarren hizkuntzan ulertzen eta sortzen dituen.
  • Forma karratua ezagutzen duen.
  • Nozio kuantitatiboa aplikatzen hasi den.
  • Gauzen propietateak aurkitzeko interesa daukan.
  • Agurra erabiltzen duen.

Irakaslearen esanetan, ebaluazioa behaketa konstantea da eta hau eguneroko gauza bat da, jarraia. Kontuan izan behar da ikasle bakoitzak bere erritmoa duela eta errespetatu egin behar da, baina lagundu behar zaio ikasturte bukaerarako aurrerapen batzuk edukitzen. Behaketa honetan, presente eduki behar dugu ea umeak koherentziaz parte hartzen duen eta hitz egiten duen, ea arreta mantentzen duen eta interesa, ea nolakoa den bere fitxen lanketa… Egia da ere, askotan haurrek ikasten dutela errepikapenaren, jolasaren edo eguneroko lanen bitartez. Ebaluaketa saioak abenduan, otsailean eta ekainean izaten dira.

Lehen aipatu dudan bezala, unitate hauetaz aparte, irakasleak hainbat fitxa sortzen ditu edo beste liburuxketatik hartzen ditu. Bere esanetan, oso garrantzitsua baita dibertsitatea eta hizkiak lantzea. Horretarako, hizkien fitxak txertatzen ditu ikasleek beraien formaz jabetzeko. Gainera, Aste Santu ondoren grafomotrizitate ariketak landuko dituzte, interes handia baitute beraien izenekin eta hizkiekin. Aipatu beharra daukat, dagoeneko gelan hiru ikasleek badakitela beraien izenak idazten.

Esan beharra dago, unitatetan datozen ipuinak nahiko xelebreak eta zozoak direla, adin txikiagoentzako baitirudite. Aldiz CDan datozen ipuinak, unitatetan datozenak diren arren, espektazio handiagoa sortzen dute ikasleen artean.

Kontutan eduki behar da, irakasleak beharrezkoa ikusten duela errutina bat umeak kokatzeko denbora-lekuan. Horretarako lehenengo orduan, goizeko bederatzietatik hamarretara, jolas librea izaten dute. Bertan ikus daitezke txokoetan jolasten diren talde malguak, binaka jolasten direnak edo bakarka egon nahiago duten ikasleak. Oso deigarria iruditu zait haurrek jolas sinbolikorako duten joera, oso ohikoa baita irakasleetan, sukaldarietan, gurasoetan… hauek jolasten ikustea. Pixa egin ondoren, korruan eserita arduradunaz gidatuta, asteko egunak, eguraldia, egutegiko zenbakiak, denen izenak, hizkiak… lantzen dituzte. Horretarako, gelako horman, umeen altuerara, tren bat dute asteko egunak idatzita dituena. Bertan asteko eguna eta egiten duen eguraldia jartzen dute. Izenak lantzeko, beraien izenen karteltxoak dituzte egunero zerrenda pasatzeko, non “etxe” eta “eskola” izeneko paneletan jartzen dituzten. Hauetaz aparte, arbelaren gainean itsatsita dituzte zenbaki eta hizkien txartelak beraientzat erreferente moduan edukitzeko. Tarte horretan, egunero dinamika aldatuz, koloreak, abizenak, zorion datak errepasatzen dituzte; abestiak kantatzen dituzte eta irudiak lantzen dituzte. Ariketa hauek ere korruan egiten dituzte, gero bakoitzari tokatzen zaionean erantzuten duen arren. Bertan uraren eta gailetaren banaketa ere ematen da, arduradunaren errespontsabilitatea delarik, ipuina entzunez. Ondoren, fitxaren azalpena etortzen da, lehenik ikasleen aurre ezagutzak kontutan hartuz eta errespetatuz. Hau dena goizeko hamarretatik hamaiketara ematen da, gutxi gora-behera. Azkenik,  musika ez baldin badute bideo gelara joaten dira, bertan gehienez ordu erdiz egoten gera umeak aspertzen baitira, ondoren patiora edo zuzenean patiora. Patioan ordu erdiz edo berrogeita bost minutuz egoten gera.

Nire ikuspegitik, hemen planteatu dudan sekuentzia didaktikoa egokia da baina ez legoke gaizki umeek esperimentazioa lantzeko hainbat ariketa edo saio sartzea, ala nola sukaldaritzako tailerren bat.

2. mintegirako lana

Hemen jartzen dizuet 2. mintegirako lana.

Elkarrekintza eta harremanak


Gelan mota askotako elkarrekintzak ematen dira.Lehenik, deiadarrena ikasleen artean ematen diren elkarrekintzak dira. Hauek oso anitzak eta aldagaitzak dira, zeren umeak beraien artean ondo ematen dira eta ez dute arazorik elkarren artean jolasteko. Honetaz aparte, kontuan hartu beharra dago ikasgelan ikus daitekeela hainbat bikote gustuko dutenak edo ohitura gehiago dutenak denbora asko beraien artean bakarrik igarotzeko. Hauetan adibiderik argiena batzuen kasuan hizkuntza da eta beste batzuetan famili berekoak izatea . Elkarrekintza hauetan garbi ikus daiteke zein den liderra eta zeintzuk dauden beraren menpe. Esan beharra dago ere, beti ez dela bera izaten. Adibide moduan aipa dezaket, lehengo astean bi neska jolasten ari ziren bitartean, Intza eta Maria, irakasleak esplikatu zidala beti Intzak esandakoa egiten duela Mariak, baina goiz artan alderantzizko jokaera zuten. Irakasleak ezagutarazi zidan portaera hori oso arraroa zela. Egunak pasa ala, jolas orduan beraiei begira egon naiz eta irakasleak arrazoia zuen, beti Intzak baitu lehenengo eta azkeneko hitza.

Bigarrenik ikasle eta irakaslearen arteko elkarrekintza daukagu. Bertan garbi ikus daiteke ikasleak irakaslearengan duen atxikimendua eta irakasleak honengan duen maitasuna eta errespetua. Gainera irakasleak umea bere osotasunean hartzen du eta onartzen du. Behar duen maitasuna emanez. Askotan ikasleek ez dute nahi gurasoengandik aldendu eta irakasleak haurra beregan hartu eta goxatzen du umeak behar duen arte. Bertan iniziatiba bien artean ematen da. Alde batetik, irakaslearengandik ikaslea motibatu, esplikazioak eman edo ikaslearengandik zerbait nahi duenean. Egia da ere, eguneroko ariketak edo fitxak egiterako orduan irakasleak duela iniziatiba. Beste aldetik, ikasleengandik irakaslearen atentzioa deitu nahi dutenean, zerbait ezin dutenean beraien kabuz egin edo zerbait egin nahi dutenean. Askotan mimo edo afektu bila daudenen ere irakasleengan jotzen dute eta iniziatiba mota hau askotan ematen da.

Azkenik ikasleek nirekin duten elkarrekintza dago. Praktikak hasi ditudanetik beraiengandik jaso dudan jarrera oso egokia eta ona dela iruditzen zait. Esan beharra daukat hasieran normala den bezala, lotsatuta zeudela baina orain andereño deitzen didatela eta galdetzen didatela ea zergatik ez dudan mantala erabiltzen. Bertan nik ikasleekiko dudan iniziatiba ere aurrekoaren berdina da. Ikasleek niregan duten iniziatiba garbi ikus daiteke umeek niregana gerturatzen direnean zerbait galdetu, esan, nirekin jolastu, nik zerbait beraiei azaldu edo besterik gabe beraiei maitasun pixka bat emateko garaian.

Ikasleen partaidetza orokorrean oso ona dela esan beharra daukat eta horrela ez denean irakaslea segituan atentzioa deitu edo motibatzen saiatzen da. Alde batetik, ikasleen parte hartze altua ariketak egiterako orduan, jolasteko garaian edo kantatzeko orduan ematen da gehienbat. Esan beharra dago, hau garbi ikusten dela musika eta psikomotrizitate ikasgaietan. Beste aldetik, beraien partaidetza baxua ipuinak irakurtzerakoan edo korruan esertzen direnean, eguneroko ariketak egiteko, (data, eguraldia, zenbakiak eta koloreak landu) nabarmentzen da gehien.

Irakasleen parte hartzea orokorrean ona da, zeren beti daude haurra motibatzen eta ahal duten heinean beraien beharrak asetzen saiatzen dira. Gainera, egiten duten ariketa edo aktibitate bakoitzean haurren aurre ezagutzak, motibazioa eta interesak kontuan hartu eta lantzen dituzte. Horretarako ariketa egiten hasi aurretik galdetzen die ea zer ikusten duten, nolakoa den…; beraiei bururatzen bazaie ariketa edo kantu bat, musika ikasgaiaren kasuan, irakasleak kasu egin eta ikasleek esandako ariketa egiten dute. Gainera kontuan hartu behar da ikastea gauza dibertigarria izan behar dela eta umeei ere parte hartzen utzi behar zaiela, denaren zentroa baita ikaslea.

Nire parte hartzea ikasgelan, nire ustetan, oso positiboa eta ona da beti bainago  laguntzeko prest eta saiatzen nahiz gauzak ahalik eta ongien egiten.

Gelan ematen diren harremanak, bere osotasunean, onak dira baina egia da ere hainbat gatazka sortzen direla. Gatazka hauek sortzen dira ume batek beste bati objektu bat kendu edo jotzerako orduan. Adibide moduan, lehengo egunean ikasle bat negarrez hasi zen beste ikasle batek eraikuntzetako pieza bat kendu zioenean. Hau ikusita, irakasleak galdetu zion ea zer gertatu zen. Pasatutakoa jakin ondoren, irakasleak pieza kendu zion ikasleari azaldu zion egin zuena gaizki zegoela eta hurrengoan gauzak eskatzeko.

Ni irakaslea izango banintz gatazka baten aurrean saiatuko nintzake lehenik gertatutakoa ulertzen eta ondoren irtenbide bat aurkitzen. Garrantzitsua da ere goran aipatu dudan adibidetako gatazketan horren eragilea den ikasleari azaltzea zer egin duen gaizki eta horrek ondorio txarrak dituela. Bestela umea ez da jabetuko egin duenaz. Ona izango litzateke ere hainbat metodo erabiltzea, jolas moduan, umea jabetzeko egin duenaz eta horrek zer ondorio ekar lezakeen. Adibide moduan, erabil genezake orri batzuk bertan aho eta belarri bat marraztua dutenak. Lehena, ahoarena, emango zaio gatazka sortu duenari gertatutakoaren bere bertsioa konta dezan. Bigarrena, belarriarena, emango diogu beste ikasle inplikatuari entzun dezan, baina bitarte horretan ezingo du hitz egin. Gero orriak aldatu egingo diegu, bestearen bertsioa entzuteko. Horrela ikasiko dute batak bestea errespetatzen eta biolentziaz aparte, bide asko daudela elkar ulertu eta gauzak konpontzeko.

Seguir

Get every new post delivered to your Inbox.